Edukira joan

Toxic Town

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toxic Town
Jatorria
IzenburuaToxic Town
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Atalak4
Ezaugarriak
Genero artistikoatelebista drama eta lege-drama
Zuzendaritza eta gidoia
Gidoigilea(k)Jack Thorne
Antzezlea(k)
Robert Carlyle
Brendan Coyle
Rory Kinnear
Jodie Whittaker
Aimee Lou Wood (en) Itzuli




[[Kategoria:Aimee Lou Wood (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Ekoizpena
EkoizleaCharlie Brooker
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Netflix
Hasiera-data2025eko otsailaren 27a
Amaiera-data2025eko otsailaren 27a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNorthamptonshire

IMDB: tt28631067 Rottentomatoes: tv/toxic_town Metacritic: tv/toxic-town Netlix: 81372304Edit the value on Wikidata

Toxic Town (euskaraz: «herri toxiko») britainiar telesaila da, Jack Thornek Netflixentzat egina.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Northamptonshire konderrian dagoen Ingalaterrako erdialdeko udalerria da Corby. Iraganean Eskozia Txiki (Little Scotland) ezizenez zen ezaguna, bertako altzairutegietan lan egiteko Eskoziatik iritsitako etorkin ugarik han hartu baitzuten bizitokia. 1960ko hamarkadan gune industrializatu bihurtu zen arren, 1979an British Steele enpresak ixteko planak iragarri zituen. Aurreko enpresek utzitako hondakin toxiko horien garbiketa tokiko udalaren esku geratu zen. Hala, 1980ko hamarkadan udalak hiria berritzeko proiektu bati ekin zion: siderurgia plantaren eraikinak eraistea. Zer egin zuten hondakinekin? Bada, apurka harrobi batera eraman; kamioietan garraiatzen zituztenean, ordea, agerian geratu, eta hondakinek ingurumenean hauts toxikoa utzi zuten. Denbora tarte horretan bertan, haurdun zeuden hainbat emakumek jaiotzetiko akatsak zituzten haurtxoak erditu zituzten: esku eta oinetan hatzik ez, besoak edo hankak laburtuta, azaleko arazoak eta abar. Udalerria telesailaren istorioaren erdigunean kokatuko da, eta bertan jaioko dira benetako gertaeretan oinarritzen den dramaren gatazka guztiak. Tragedia horrek kaltetutako hiru amen istorioa azalduko du Toxic Town ekoizpenak: Susan McIntyre, Tracey Taylor eta Maggie Mahonena; atsedenik gabe borrokatuko dira justiziaren alde, eta tokiko agintariei eta ustelkeria instituzionalizatuari aurre egingo diete.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Herri toxiko baten barrunbeetan» Berria 2025-03-08 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.