Edukira joan

Prêt-à-porter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Famatuak prêt-à-porter moda jartzen

Prêt-à-porter esamolde frantsesa da eta hitzez hitz Eramateko prest esan nahi du. Eskaeraren arabera errepikatzen diren patroiekin seriean ekoitzitako modako arropei dagokie; beraz, kalean egunero ikusten den moda da (kalitate eta prezio desberdinekin).[1]

Hala ere, bada luxuzko prêt-à-porter bat ere, izen handiko enpresa askok ekoitzia, esaterako Yves Saint Laurentek edota Chanelek. Termino hori neurketa-estandarren arabera diseinatu eta fabrikatutako jantzi espezifikoak izendatzeko ere erabiltzen da, jostun handiek neurrira egindako arropa eta sarritan diseinu esklusiboa duen Haute couture deiturikoaren aldean. [2]

Gaur egun, luxuzko marka batzuk prêt-à-porter ekoizten dute, goi-mailako joskintzarekin harreman zuzenik izan gabe, hala nola luxuzko eta larruzko artikuluetan espezializatuta dauden Louis Vuitton edo Gucci markak. "Ready to wear" eta "prêt-à-porter" terminoa asko erabiltzen dute erosteko ahalmen handia duten pertsonei zuzendutako arropa saltzen duten luxuzko markek.[3]

"Prêt à porter" nola sortu zen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950 hamarkadan, nazioarteko modan sekulako iraulketa eman zen. Goi-mailako Joskintza, desagertzera iritsi ez bazen ere, apurka-apurka alboratu zuen prêt-à-porter modak. Ikuspegi sozialetik oiartzun handia izan zuen modaren demokratizazio garai bati eman zitzaion hasiera: arropa asko fabrikatzen hasi ziren, eta ondo egindako diseinu-arropak beste gizarte-maila batzuetara iritsi ziren. Goi Mailako Joskintzako izen handietako askok joera berri horrekin bat egin zuten beren joste- etxeak mantendu ahal izateko. Batzuek boutiqueak irekitzea erabaki zuten, beren sorkuntza esklusiboenen paraleloa zen beste lerro hori merkaturatzeko. Lehena Yves Saint Laurentena izan zen eta denbora gutxi behar izan zuten areto handi guztiek haien bezero onenak agurtzeko. Luxuarekin lotutako zerga larregi ordaintzeak eta beste arrazoi fiskal batzuek bultzatu zuten etxe horietako gehienen itxiera.[4]


Bereizgarriaren eta diseinatzaile gazteen ezaugarri zen markaren fenomenoa ziztu bizian hedatu zen Espainian. 1950eko hamarkadan Paris, Milan eta New Yorkeko modan inspiratzen ziren prêt-à-porter moda honen aitzindariak ziren diseinatzaileak nabarmendu ziren. Orain modaren izen bereziak diren Jesús del Pozo, Adolfo Domínguez, Purificación García, Sybilla, Antonio Miró, Francis Montesinos, Roberto Verino eta Pedro del Hierro, besteak beste, erreferentzia-bide bat ireki zuten 1950eko hamarkadan nabarmentzen hasi ziren etorkizuneko belaunaldientzat.[5]


Bildumak aurkezteko moduak ere eraldaketa sakona jasan zuen. Areto dotore eta intimoetatik, gizartean oihartzun handia zuten deialdi jendetsuetara igaro zen. Antzina, etxe bakoitzak bere aurkezpen-eguna finkatzen zuen, gonbidapenak bidaltzen ziren eta ekitaldia prentsan argitaratzen zen. XXI mendearen hasieratik Barcelona Fashion Week edota Cibeles Madrid Fashion Week, bezelako erakustaldietan Espainiako diseinatzaileen nobedadeen aurkezpena egiten da zortzi egunetan. Hedabideen zeregina ere funtsezkoa izan da alderdi horretan, bai egunkariak, bai prentsa espezializatua eta, batez ere, telebista bihurtu baitziren berehalako hedatze-kanal. [6]

Modaren industrian, Pret-à-Porter ekoizten duten diseinatzaileek tailak hartzen dituzte erreferentzia gisa. Taila hauek tamainaren arabera (txikia, ertaina, handia) edo zenbakiaren arabera (38, 40, 42, 44, 46,...) sailkatzen dira. Prozesu hori erabat industriala izanik, ekoizpena erraztu egiten da. Horrela, hainbat oihal eta materialetan berrerabil daitezkeen patroiak garatzen dira.

Pret-à-Porter modaren helburu nagusia egunero erabiltzen diren jantziak medio ahalik eta bezero kopururik zabalenera iristea da. Duela hamarkada batzuk, goi-mailako joskintzako etxeek ez zituzten bere diseinuak eskala handian ekoizten, hortaz, oso merkatu txikia zen, luxuaren merkatua; Pret-à-Porter bildumak sortzeak asko lagundu zuen marka eta diseinatzaile horien merkatua zabaltzen, enpresa milioidunak bihurtuz.

Pret-à-Porter izateak ez du esan nahi kalitate eskaseko materialak erabiltzen direnik, ezta egiteko modua desegokia denik ere. askotan, Yves Saint Laurent, Chanel eta Dior bezalako diseinu-etxeek Pret-à-Porter eta Haute Couture ildoak erabiltzen dituzte, bereiziz eta ondo nabarmenduz. normalean, Pret-à-Porter bildumak Fashion Weeketan aurkezten dira.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «¿Qué es la moda prêt à porter?» Universidad Europea Creative Campus (Blog CC) 2024-04-10 (kontsulta data: 2025-11-04).
  2. (Gaztelaniaz) Prêt-à-porter. (kontsulta data: 2025-11-04).
  3. (Gaztelaniaz) Campo, Fely. (2024-04-05). Lujo: la última modalidad de la moda prêt à porter. (kontsulta data: 2025-11-04).
  4. (Gaztelaniaz) Navarro, Ana. (2016-09-17). «La gran creación de Yves Saint Laurent» Meer (kontsulta data: 2025-11-04).
  5. «HISTORIA DEL VESTIDO II: ALTA COSTURA» HISTORIA DEL VESTIDO II (kontsulta data: 2025-11-04).
  6. (Gaztelaniaz) «Del desmantelamiento de Gaudí al ‘fast fashion’ en 080: diez años en busca de un modelo de pasarela» www.modaes.com 2016-01-11 (kontsulta data: 2025-11-04).
  7. (Gaztelaniaz) «¿Qué es Pret-à-Porter?» Ivonne Gómez 2013-05-15 (kontsulta data: 2025-11-04).