Marnie Bassett
| Marnie Bassett | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Flora Marjorie Masson |
| Jaiotza | Melbourne, 1889ko ekainaren 30a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 1980ko otsailaren 3a (90 urte) |
| Familia | |
| Aita | David Orme Masson |
| Ama | Mary Masson |
| Ezkontidea(k) | Walter Bassett (en) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Haurrideak | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | historialaria eta biografoa |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Australian Academy of the Humanities (en) |
Flora Marjorie (Marnie) (Melbourne, Australia, 1889ko ekainaren 30a - 1980ko otsailaren 3a) [1]australiar historialari, biografo eta bidaia-idazlea izan zen. Bere idazkera emakumeen eta familiaren historian zentratu zen, arreta berezia jarriz Australiako pertsonengan. Bassett FAHA [Australian, FAHAk Fellow of the Australian Academy of the Humanities esan nahi du. Izen osteko gutun bat da, izen handiko erakunde horretako kide dela adierazten duena. Australiako Humanitateen Akademia 1969an sortu zen, Australian humanitateekiko beka eta interes publikoa sustatzeko.]
Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bassett Melbourne-n jaio zen guraso akademikoekin, Sir David Orme Masson, kimika irakaslea, eta Mary Masson, Struthers jaiotzaz. Bere anaia Sir James Irvine Orme Masson zen.[2] Melbourne-ko Unibertsitatean eta inguruetan hazi zen. Haurtzaroan, bera eta bere familia hiru bidaiatan joan ziren Europara, eta horrek historiarekiko, literaturarekiko eta musikarekiko maitasuna haztea ahalbidetu zion.
Bassett eta bere ahizpa bakarra Elsie-ek [3]haien heziketa gehiena governess-engandik [Australian, governess hezitako profesional bat izan ohi da, etxe pribatu batean haurrak hezi eta zaintzen dituena, askotan landa-eremuetan edo urruneko eremuetan. Irakaskuntzaz, eskolako lanak gainbegiratzeaz eta haurren garapen orokorra bideratzeaz arduratzen dira. Rolak, askotan, etxean bertan bizitzeak dakar eta umezaina baino espezializatuagoa izan daiteke, haurraren aurrerapen akademikoan indar handia eginez.][4] jaso zuten etxean, nahiz eta 17 urte zituenean Ingalaterrako Elizaren Nesken Gramatika Eskolara joan zen hamabi astez. Takigrafia eta mekanografia ikastaroetara joan zen, eta, horri esker, aitaren idazkari bihurtu zen. Zientziaren Aurrerapenerako Elkarte Britainiarraren 1914ko Melbourneko konferentzia antolatzen lagundu zion, eta zientzialari ospetsuak ezagutu zituen, besteak beste, bere koinatua izango zena, Bronislaw Malinowski antropologoa.[2] Nahiz eta Bassett-en amak ez zuen neskentzako gradu-ikastarorik bultzatu, hogei urte zituela unibertsitateko historia-hitzaldietara joatea erabaki zuen, gaiarekiko zuen interes itzelagatik, bereziki Ernest Scott-enak. Scott-ek bere ikasketa historikoak bultzatu zituen, eta 1913an, ahaztutako paperak aztertu ondoren, Melbourne-ko Unibertsitatearen sorrerari buruzko ohar bat argitaratu zuen University Review-n.[2] Nahiz eta orain bere ikerketa ez den frogatu, oraindik ere goraipatzen da ekimena, pertzepzioa eta ez-ohiko gaitasun historikoa erabiltzeagatik . Scott-ek eskatuta, 1915ean, Frantziako politika koloniala irakatsi zien bere historiako ikasleei, eta, geroago, urte horretan, gobernuko ikerketa-beka bat eman zioten.[2]
Lehen Mundu Gerran, Richard Berry irakaslearen idazkari bihurtu zen, eta Australiako 5. ospitale orokorrean lan egin zuen bere lana amaitu aurretik. Sir David Rivett-ek ordezkatu ondoren, harekin jarraitu zuen lanean, eta Caulfield-era joan zen harekin lan egitera, Australiako 11. ospitale orokorrean. 1916an, Ingalaterrara bidaiatu zuen, non bere itsasontzia, Arabia, Mediterraneo ekialdean torpedatu zuten, hala ere, salbamendu-txalupa batean ihes egitea lortu zuen, erreskatatua izan aurretik. London-en, Sir Henry Barraclough-ekin batera lan egin zuen, Ingalaterra zein Frantziako munizio langile australiarren ardura zuen ohorezko teniente koronela zena.[2] London-en bizi izan zen bitartean, gutun biziak idatzi zituen bere aitarengana, Australian, demokrazia defendatuz.
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Melbourne-ra itzuli zenean, Sir Walter Bassett ezagutu zuen, ingeniaritzako irakasle titularra; 1923ko urtarrilaren 25ean Queen's College-ko Edward Sugden doktore agurgarriak ezkondu zituen bere aitaren unibertsitateko etxean. Bassett bere senarrari eta bere hiru seme-alabei eskainia izan zen, haiek zaintzeko haurtzain bat kontratatzeari uko eginez. Berrogeitahamargarren hamarkadara arte ezin izan zuen bere lan eruditoaren zati handi bat berriz hasi, emazte zein ama gisa bere gain hartu zituen eginbeharrak zirela eta.[5] Hala ere, Katalizatzaileak elkarteko kide aktiboa izan zen hirurogei urte baino gehiagoz, non bere idazkera indartsu eta iradokitzaileenetako batzuk idatzi zituen.[5]
Marnie Bassett 1980ko otsailaren 3an hil zen Armadale-ko bere etxean eta erraustu egin zuten.[3]
Hautatutako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Governor's Lady [Gobernadorearen dama] (1940) Anna Josepha King-en azterketa izan zen, Philip Gidley King-ekin ezkonduta egon zena, eta Australiara gobernadorearen emazte gisa etorri zen lehen emakumea izan zen.[6] Hau oso sarrera goiztiarra izan zen emakumeen historia bihurtu zen eremuan. Horren ondoren etorri zen The Hentys [Henty-tarrak](1954), Henty familiak Swan ibaian zehar egindako epaiketen kontakizuna, Van Diemen's Land-en eta, azkenik, orain Victoria-n dagoen Port Phillip Barrutian. Liburu hau goraipatu dute "ikerketa arduratsua, ebidentzia historikoen manipulazio adimentsua eta argia eta harmonikoa den prosa estiloa konbinatzen dituelako". Bassett-ek artikulu asko idatzi zituen Australian Dictionary of Biography. [Australiako Biografia Hiztegirako].[2]
Bassett-ek aurkikuntzen bidaiei buruzko bi liburu ere argitaratu zituen, Realms and Islands [Erreinuak eta ugarteak] (1962) eta Behind the Picture [Argazkiaren ostean] (1966) izenekoak. Bere bidaiak Letters from New Guinea,[Ginea berriko eskutitzak] 1921 (1969) izeneko liburuan ere deskribatu zituen. Henry Gisborne-ri buruzko bere idatziak (Henry Fyshe Gisborne eta 'Once Upon a Time' [ Behin batean](1985) hil ondoren argitaratu ziren.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Google Search» www.google.com (kontsulta data: 2025-05-01).
- 1 2 3 4 5 6 (Ingelesez) Blainey, Ann. «Bassett, Lady Flora Marjorie (Marnie) (1889–1980)» Australian Dictionary of Biography (Canberra: National Centre of Biography, Australian National University).
- 1 2 (Ingelesez) Blainey, Ann. «Lady Flora Marjorie (Marnie) Bassett (1889–1980)» Australian Dictionary of Biography (National Centre of Biography, Australian National University) (kontsulta data: 2025-05-01).
- ↑ «Google Search» www.google.com (kontsulta data: 2025-05-01).
- 1 2 (Ingelesez) Fitzpatrick, Kathleen. «Flora Marjorie Bassett» Australian Academy of the Humanities.
- ↑ Wilde, William H. et al. (eds.) (2005) "Bassett, Marnie" The Oxford Companion to Australian Literature Oxford University Press, ISBN 0-19-553381-X
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Blainey, Ann (1993) "Bassett, Lady Flora Marjorie (Marnie) (1889-1980)" Australian Dictionary of Biography [Australiar biografia hiztegia] liburuki 13, Melbourne University Press [Argitaletxea], 127–128 or.
- Wilde, William H.; Hooton, Joy W. eta Andrews, B. G. (arg.) (1994) "Bassett, Marnie" The Oxford Companion to Australian Literature [Oxfordeko kidea Australiar Literaturan] Oxford University Press [Argitaletxea], OCLC
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bassett, Flora Marjorie at The Encyclopedia of Women and Leadership in Twentieth-Century Australia